NireTV Bideoblogak sortzeko plataforma bat da. Egunean minutu bateko bideo bat argitaratu dezakezu.
Zergatik minutu bat bakarrik? Hainbat dira arrazoiak, lehenik eta behin gure asmoa NireTV webgune bizi bat izatea da, bai sortzailearentzat eta baita ikuslearentzat ere. Minutu batean gauza asko konta daitezke, gainera gure baliabideak urriak dira (tokia eta banda-zabalera).
Zer-nolako bideoak igo ditzazket? NireTV bakoitzak bere sorkuntzak erakusteko pentsatuta dago, horregatik ez dugu nahi NireTV telebistan grabatutako bideoak erakusteko erabiltzea edo egilearen lizentziarik errespetatzen ez dutenak, bideo hoiek automatikoki ezabatuak izango dira.
Norentzat izan daiteke erabilgarri NireTV? Bideoa adierazpide moduan erabiltzen duen edozein pertsona edo taldearentzat, erreportaje txikiak egiten dituzten kazetaritza ikasleentzat, Salaketak (Auzo elkarteak, Gobernuz kanpoko erakundeak, ...), bere inguruak erakutsi nahi duten landa-etxeak, artistak, ... hau da bideoa erabiliz zerbait kontatzeko duen pertsonentzat.
Ez dago nire hizkuntzan. Zer egin dezaket nire hizkuntzan egoteko? NireTV zure hizkuntzan izatea nahi baduzu idatzi mezu bat eta fitxategi txiki bat bidaliko dizugu testu-kateak zuk itzuli ditzazun, behin fitxategia itzulita bueltatu eta martxan jarriko dugu.